25 enero 2011

J. Pallasmaa Donostian


Kultura eta Natura zikloko azken jardunaldian Juhani Pallasmaa arkitekto finlandiarra izango dugu Donostian. Hurrengo ostirala urtarrilak 28, Andia kaleko Kutxa aretoan, arratseko 19:00tan izango da hitzaldia.
Pallasmaak, arkitekturaren eta zinearen inguruko espazio existentzialen inguruan hitz egingo du: Bizitako espazioak alegia. Azken urteotan, "Los ojos de la piel" liburua argitaratu zuenetik, "irudi hutsean" oinarritutako arkitekturaren kritiko nagusi bezala azaltzen zaigu Pallasmaa. Arkitektura garaikidea irudiaren menpe dago. Pallasmaaren kezka ildo horretatik doa, arkitekturaren esperientzia zabalago bat aldarrikatuz.

El ciclo Cultura y Naturaleza llega a su última jornada con la participación del arquitecto finlandés Juhani Pallasmaa. El próximo viernes 28 de enero a las 19:30 Pallasmaa dará su conferencia en la sala Kutxa de la calle Andia de San Sebastián.
Hablará sobre el espacio existencial en el cine y la arquitectura, sobre los espacios vividos. Desde la publicación de su libro "Los ojos de la Piel", Pallasmaa se ha convertido en uno de los más destacados críticos de una arquitectura que en estos últimos años se enseña y se discute con herramientas simplemente visuales. La enseñanza y la práctica de la arquitectura contemporánea se basa en imágenes, o como dice el propio Pallasmaa, se basa en una cultura "ocular-centrista". Pallasmaa defiende una cultura arquitectónica donde la experiencia vivida vaya más allá del disfrute de lo que vemos.


4 comentarios:

Anónimo dijo...

Hitzordua eta gero "Juani"-kin hitzegiteko denbora izan genuen askok.
Beste hainbat gauzen artean, bere gaztaroan sakon barneratu omen zuen irakurketa gomendatu zigun:

http://en.wikipedia.org/wiki/Tradition_and_the_Individual_Talent

Gaineratu zuen, inori irakurketa honek nolabaiteko barne iraultzarik eragiten bazion, gutitza bidaltzeko arren (!)

hacedor de trampas dijo...

Estuvo muy bien la conferencia, me sorprendió sobre todo aquello que dijo de que cuando pensamos en una fotografía, acabamos pensando en un espacio tridimensional, en un momento. Es increible.

TOKI dijo...

Anonimo:
Hitzaldia eta gero hitz egindako gauzetaz sarrera bat egitera noa. Esandako gehiago gogoratzen badituzu bidali mesedez. Eskerrik asko

Hacedor:
Ese momento de la charla fue buenísima. La memoria no es fotográfica, es fenomenológica...

Anónimo dijo...

Bizi-kalitatea eta bizi-pozaz ere aritu ginen, Juhani-rentzako bizi kalitatea egun hotz batean etxera iritsi eta sutondoan esertzea dela zioen. Nere hitzetan: "ona" dastzeko aurretik "txarra" ezagutu behar dela. Dualismorik egin nahi gabe...

Hitzaldian informatikari eginiko kritika gogorra zela eta gehiago sakondu nahi izan nuen bere iritsian, eta onartu zuen teknologia beste edozein tresna bezain egokia dela arkitektura diseñatzeko (ni pozik), baina horrenbeste computagailu "freaky" ikusten omen ditu bere ikasleen artean, haratago ezer ez balego bezala, ordenagailurik ez erabiltzera beharttzen dituela.

Ulertzen dut eta ados egon nahiteke.

Tamalez, ordenagailuak satanizatzeko bidea irekiko zioen askori edota jada satanizatzen dutenak auto-konfirmatuko ziren. Snif.