Arteleku. Urriaren 29tik azaroaren 23ra/
Del 29 de octurbre al 23 de noviembre. Arteleku
Hiri ekoizpenak
Koordinazioa: Hiria Kolektiboa, Jaime Iregui, 16beavergroup
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez.
Partaide kopurua: gehienez 15
Coordinación: Hiria Kolektiboa, Jaime Iregui, 16beavergroup
Horario: lunes a viernes, mañanas y tardes.
Nº de participantes: máximo 15
Ekoizpenetik abiatu nahi da espazioa ezagutzeko. Gu geu espazioaren barnean kokatu espazioaz pentsatzeko, espazioan aldaketak eragiteko, espazioa ekoizteko. Espazioaren zatiketa ahalmena, espazioaren eraldaketa ahalmena espazioan posible diren ekintzek sortzen dute. Interes geopolitiko eta ekonomikoek espazio konkretuak ekoiztearekin batera, esperientzia multzo konkretuak legitimatzen dituzte eta beste hainbeste esperientzia eragozten. Eragozten dituzten esperientzia hauetan pausatuko gara espazioak zein forma berri hartzen duen ikusteko. Horrela, gu geu, espazio ekoizleak izango gara.
Se pretende partir de la producción para conocer el espacio. Situarnos dentro del espacio para pensar sobre el espacio, para generar cambios en el espacio, para producir espacio. La capacidad de división del espacio, la capacidad de modificación del espacio está generada por las acciones que pueden desarrollarse en el mismo. Los intereses geopolíticos y económicos junto con la producción de espacios concretos legitiman grupos concretos de experiencias e impiden otras tantas. Nos detendremos en esas experiencias impedidas para ver las distintas formas que adquiere el espacio. De ese modo, nosotros mismos seremos productores de espacios.
Hiri ekoizpenak symposiuma praktika artistikotik eta azterketa geopolitikotik abiatuta, generoaren eta iraunkortasunaren ikuspuntu batetik eremu publikoaren eraikitzeari buruzko hausnarketa eta esku-hartze gisa azaltzen da. Gai horien zeharkako azterketa egingo da hiru eskalatan: 1. astea, tokiko eremua (Eurohiria azterlan gisa); 2. astea, eremu transnazionala (Bilbo, Bartzelona eta Bogotaren ereduak); eta 3. astea, eremu ezberdinen arteko lotura (tokikoa, transnazionala eta globala).

El simposio Hiri ekoizpenak se plantea como una reflexión e intervención sobre la construcción del espacio público desde una perspectiva de género y sostenibilidad, desde la práctica artística y desde el análisis geopolítico. Estas cuestiones serán analizadas transversalmente en tres escalas: 1ª semana, ámbito local (La Euro Hiria como caso de estudio); 2ª semana, ámbito trasnacional (los modelos de Bilbao, Barcelona y Bogotá); y 3ª semana, la correlación entre los diferentes ámbitos (local, trasnacional y global).
info gehiago
más info en:
No hay comentarios:
Publicar un comentario