El "náutico" en la actualidad. foto: Aitor Ortiz
José Manuel Aizpurua Eta Joaquín Labaien
José Ángel Medina Murua
Gipuzkoako modernitatearen pasarte diztiratsuenak
Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoak Foru Aldundiaren laguntzarekin, Aizpurua eta Labaien
arkitektoen bizitza eta obrari buruzko alea argitaratu berri du. Aizpurua eta Labaien,
Donostiako “Club Nautico” eraikinaren egileak izan ziren.
Liburua, datorren asteazkena abenduak 28 eguerdiko 12:00tan aurkeztuko da Koldo Mitxelena
kulturgunean.
_______________________________________________________
José Manuel Aizpurua y Joaquín Labayen
José Ángel Medina Murua
Las páginas más brillantes de la modernidad en Gipuzkoa
El Colegio de Arquitectos de Gipuzkoa con la colaboración de la Diputación Foral edita un
volumen dedicado a la vida y obra de Aizpurua y Labaien, autores del Real Club Náutico de
San Sebastián.
El libro se presentará el próximo miércoles 28 de diciembre a las 12:00h en el salón de actos
del Koldo Mitxelena.
José Manuel Aizpurua eta Joaquín Labaien arkitektoen jarduera profesional laburrak gertaera gogoangarrienetakoa suposatzen dute estatuko arkitekturaren historian. Bata Donostiarra eta bestea tolosarra izanik abangoar- dia europarren artean bat-bateko ospea lortzen dute 1929an eraikiko duten lehen proiektuarekin: Donostiako Nautikoa. Eraikin honek murgilduko du hiri gipuzkoarra mugimendu modernoaren harian. Cahiers d’art, Der Baumeister edo Werk aldizkari espezializatu zein garrantzitsuenek “Hormigoizko itsasontzi” berriaren irudiak hedatu zituzten ale ezberdinetan, baita ere Nueva Yorkeko MOMAn ospatu zen The Interna- tional Style erakusketa ospetsuan azaldu ziren eraikinaren irudiak. Nautikoak, kontxako badiaren testuinguruan ezartzeko azaldu zuen ausardiak estatuko eraikin publikatuena biurtu zuen eta Picasso, Garcia Lorca edo Le Corbusier bezalako bisitari ospetsuak jaso zituen. Jose Manuel Aizpuruaren heriotzaren 75garren urtemuga dela eta, EHAEO-ko Gipuzkoako Ordezkaritzak bi arkitektoon lanean sakontzeko asmoz argitaratu du liburua. Liburuan ageri den bezala, gizaki moderno berri baten irudikatze nahiak geure inguru urbilean artista eta arkitekto sare zabal bat eratu zuen mugimendu internazionalekin bat egiten zituenak. Liburuak, beraien bizitza, garaiko beste arkitektoekiko sarri aipaturiko ikuspegi ez oso baikorra, AC aldizkaria GATEPAC taldearen bitartez espainiar eta europar abangoardian izan- dako parte hartzea edo beraien arteko izakera, ideologia edota konpromiso politiko ezberdinak azaltzen ditu. EHAEO-ko Gipuzkoako Ordezkaritzak orain lau urte martxan jarri zuen Gipuzkoar Arkitektoak bilduma- ren 3º alea da hau. Jose Angel Medina Muruak idatzi du eta Santos Bregañaren diseinuak eman dio forma. Liburuan, garaiko irudiak eta Aitor Ortiz argazkilariak gaur egun eginikoak bat egiten ditu. Lan honek ja- rraipena izango du datorren otsailean zehar Koldo Mitxelenan egingo den erakusketarekin. Bertan aurkituko dugun katalogoak osatuko du Aizpurua eta Labaien arkitektoen lanari dagokion balorea emateko antolatutako ekimenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario