27 abril 2011

Atelier BOW-WOW in BananaTV

Atelier Bow-Wow arkitekto japoniarrek argitaratutako pare bat liburu TOKI bulegoa ireki zenetik mahai batetik bestera dabiltza etengabe, sekula ez dute apaletarako bidea egiten. Zimurtuena (erabileragatik alegia) "Graphic Anatomy" da. Liburu honetan beraien proiektu txiki guztien hiru dimentsiotako "xehetasun marrazkiak" argitaratzen dituzte.

Desde que se abrió TOKI hay un par de libros de Atelier Bow Wow que han viajado de mesa en mesa sin llegar nunca hasta la estantería. El más arrugado (por el uso) es "Graphic Anatomy". En este libro se publican muchos de los pequeños proyectos de Bow Wow mostrando toda la simple complejidad de detalles dibujados en tres dimensiones:
Beste derrigorrezko irakurketa, orain urte batzuk Tokio hirian topatu zituzten eraikin hibridoei buruzkoa: Made in Tokyo. Liburu honetan aurreplangintzarik gabeko eraikin mistoak ikertu zituzten. Beharrak edota imajinazioak sortutako eraikinok konplexurik gabeko erabilera nahasketak bultzatzen dituzte pertsonen eta aktibitateen arteko "koktail" interesgarria sortuz.

Otra lectura obligada nos parece Made in Tokyo, una investigación sobre edificios de Tokio que sin ningún planeamiento previo han adquirido usos híbridos. La necesidad o la imaginación han generado edificios que promueven sin ningún complejo la mezcla de personas y usos de lo más dispar.


StudioBananaTV webgunean egin dieten elkarrizketan ere "txikitasunaren" aldeko defentsa egiten jarraitzen du. Tsukamotoren ustez "txikitasunak" onura handiak sor ditzake hirietan. Arkitektura "intelijentzia moeta" bat bezala definitzen du, modetatik baino antropologiatik gerturago dagoena:

En la reciente entrevista publicada en StudioBananaTV Tsukamoto sigue defendiendo "lo pequeño" como elemento necesario para mejorar las ciudades. Define la arquitectura como un "tipo de inteligencia" más cercana a lo antropológico que a las modas: